ER: [itzul] RE: sentía que debía ser
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Ira 10, 09:19:52, CEST 2004
Ez dakit halaxe aipatu den, baina aitzakia txiki bat bederen badu: "behar
uste" hori ez da gramatikala ere (ez dakit horrexegatik den ulertezina).
"Izan behar zuen" zein "izan uste zuen" zuzenak dira, baina debeku da bi
modalok batera joatea.
Alegia, "behar nahi duzu" zein "nahi behar duzu" bezain desegokia liraateke
"behar uste" zein "uste behar".
Bide batez: ez ginen ari, ustez, gustuak gustu, gustuko egiturak zabaltzeaz,
esaldi baten itzulpenaz baizik.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: gilentxo
Bidalia: Osteguna, 2004.eko irailak 9 18:40
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] RE: sentía que debía ser
Ni aipatutako "izan behar uste zuen idazlea" moldearen alde nago.
Iruditzen zait egitura aproposa, kontzisua eta zabaldu beharrekoa dela.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago