ER: [itzul] RE: sentía que debía ser
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Or, Ira 10, 09:42:32, CEST 2004
>Bide batez: ez ginen ari, ustez, gustuak gustu, gustuko egiturak
zabaltzeaz,
esaldi baten itzulpenaz baizik.
_Uste_ modal moduan edo Juanen esaldian bezala, "ustez" formaz erabiltzea
proposatu nuenean, ez nuen bota arinkeriaz jokatuta, edozer esatearren,
_sentía_ horretan "uste" erroak euskaraz orain arte izan duen eremu
semantikoaren zer edo zer dagoelakoan baizik. Barkatuko didazue zerrenda
honetako kide guzti-guztiok ondo baino hobeto dakizuen autu bati atzera ere
oratzearren. Baina erantzun beharra dagoela_siento (sentitu erabilita eman
daiteke hori euskaraz?)_ . Kontua, betiko legez, _sentir, sentimiento_ (edo
dena delako sorburu berba) euskaraz adierazteko diren baliabidetatik
aukeratzerakoan ea jo behar den sorburukoaren itxurarik handiena duen
berbara edo egiturara? Dokumentu eta lekukotasunen arabera, honako honetan
"senti(d)tu" _sentir_ gaztelaniazkoaren kide aizun horietako bat izan
daitekeelakoan nago, baina zuek esan!
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago