Re: [itzul] difusi ó n
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Or, Ira 10, 13:02:35, CEST 2004
Apur bat erretolika luzea bada ere, laguntzeko asmoz eginda dago.
Nire ustez, arazoa gaztelaniarena da, edo hobeto esanda, gaztelaniaren
erabileran izugarri hedatu den "substantibazioarena". Ekintzak adierazteko
sustantiboak erabiltzeak hizkuntza pobretu egiten du, eta ez aberastu: "se
procede a la realización...(se va a hacer/realizar)", "la actuación de
fulano ha sido...(fulano ha actuado)", "se recomienda la
ingestion/ingesta...(se recomienda ingerir)" Gauza bera gertatzen da, "de
difusión gratuita" (que se difunden gratuitamente) eta "de distribución
gratutita" (que se distribuyen gratuitamente) horiekin. Eta euskaraz
substantibazio horien ordezkoak ipini nahi
ditugunean, -keta, -pena, -zio, -kuntza, -kunde eta holako atzizkiak
(euskaraz, niretzat astunak eta alez-alez erabili behar direnak) bilatzeko
joera dugu.
Ez naiz sartuko Ibanek semantikoki proposatzen dituen ordezkoekin, baina
morfologikoki, uste dut, ekintza aditzen bidez hobeto adierazten dela.
Beraz:
BANA(-TZEA, -TZEKO, -TZEN): (Dohain(ik) BANATZEKOAK edo BANATZEN direnak)
edo ZABAL/HEDA(-TZEA, -TZEKO, -TZEN): (Dohain(ik) ZABALTZEKOAK/HEDATZEKOAK
edo ZABALTZEN/HEDATZEN direnak)
Josemari (barkatu txapa)
----- Original Message -----
From: "Iban Arantzabal" <iarantzabal a bildua goiena.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, September 10, 2004 10:03 AM
Subject: [itzul] difusi ó n
Egunon,
OJD-k ikuskatzen du gure astekaria, Goienkaria.
Esaten digu garela "de difusion gratuita". Badaude beste batzuk "de
distribución gratuita" direnak.
- Difusión gratuita: Cifra total de ejemplares que son enviados de forma
gratuita por el editor a destinatario identificable.
- Distribución gratuita: Cifra total de ejemplares que situados en lugares
establecidos se ponen a disposición de un público indeterminado de forma
gratuita.
Nola eman euskaraz bi hauek?
Distribución: BANAKETA
Difusión: ZABALKUNDEA
Horrela egoki ikusten duzue?
Iban
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago