RE: [itzul] Estudio deevaluación conjunta de impacto ambiental

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 15, 09:37:17, CEST 2004


Euskaltermen beste aukera bat ere agertzen da
"ingurumenaren/ingurumeneko/ingurumen-eragina neurtzeko..." bidetik.

Hor dituzue adibideak:
[6/4] Hiztegi Terminologikoa 
Sailkapena: Administrazioa | Izendapen ofizialak 
eu  Ingurumenaren Eragina Neurtzeko Batzordea (Bizkaiko Foru Aldundia, 2002;
Nekazaritza Saila)  
es  Comité de Evaluación del Impacto Ambiental (Diputación Foral de Bizkaia,
2002; Departamento de Agricultura)  

[6/5] Hiztegi Terminologikoa 
Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak | Lan-harremanak 
Sailkapena: Administrazioa | Izendapen ofizialak 
eu  Ingurumen-eragineko arduraduna (Jaurlaritzako Lanpostua, 2002)  
es  Responsable área impacto ambiental (Puesto del Gobierno Vasco, 2002)  


[6/6] Hiztegi Terminologikoa 
Sailkapena: Merkataritza. Lan-harremanak | Lan-harremanak 
Sailkapena: Administrazioa | Izendapen ofizialak 
eu  Ingurumeneko eragina ebaluatzeko teknikaria (Jaurlaritzako Lanpostua,
2002)  
es  Técnico evaluación impacto ambiental (Puesto del Gobierno Vasco, 2002)  

	Ez nago oso ados adibide horietan erabilitako atzizkiekin, nik uste
dut hobeto dela -kiko erabiltzea. Zuek ikusi.

	Horrenbestez, beste aukera bat hau litzateke: Ingurumenarekiko
eragina neurtzeko azterketa bateratua. Ondo izan. Zelai

-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org] 
Enviado el: miércoles, 15 de septiembre de 2004 9:24
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Estudio deevaluación conjunta de impacto ambiental






_Evaluación conjunta_ moduan ez da agertzen gure memorietan, baina bestea
bai:

ingurumen inpaktua ebaluatzeko ikerlana/azterlana

_Conjunta_ horrena argitu behar, hau da, ebaluazioak gauza bat baino
gehiago aztertzen ote duen ala erakunde edo lagun batek baino gehiagok
bideratzen duen.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040915/769e50a3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago