[itzul] katalanera eta Xuxen

Artola Zubillaga, Xabier jiparzux a bildua si.ehu.es
Al, Ira 20, 16:24:35, CEST 2004


Aurreko egunotan izan dira zerrenda honetan zenbait mezu, Xuxenek
"katalanera" onartzen duela-eta adieraziz, eta katalan hizkuntzaren izen
estandarra zein ote den galdetuz.

Xuxenek onartzen duenaz edo onartzen ez duenaz ari garenean, ez dugu
ahaztu behar Xuxenek hitz-forma edo -flexio zuzenak onartzen dituela,
formon testuingurua aztertu gabe. Hortaz, ez harritu Xuxenek "katalanera"
onartzen badu ("euskaratik katalanera edo ingelesera itzuli" bezalako
esaldi batean zuzena litzatekeena), ez baitu onartzen bere
hiztegian "katalanera" izena daukalako, "katalan" izenaren (edo
adjektiboaren) flexio zuzentzat hartzen duelako baizik.

Gauza bera gertatzen da "batetan" (beisboleko "bate"ren inesibo mugagabea)
edo "ori" ("or" izenaren datibo mugagabea) formekin eta beste askorekin,
eta Xuxenek onartu beste erremediorik ez dauka, bere hiztegian dituen
hitzen flexio zuzen diren neurrian.

Beste kontu bat: aurreko batean, Xuxenek "bat-batekotasuna" eta
"pil-pilean"  bezalako formak azpimarratzen zituela-eta ere izan ziren
zenbait mezu ItzuL-en. Kasu horiek Xuxenen akats bat dela medio gertatzen
dira, eta espero dugu hurrengo bertsiorako "xuxenduta" egongo dela.

Mila esker denoi zuen oharrengatik.

Xabier Artola.
IXA Taldea.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago