[itzul] Instar

Kudeaketa kudeaketa a bildua hori-hori.com
Or, Ira 24, 08:59:26, CEST 2004


'Akio egin' erabat baztertuta dago gaur egun. Guk bageneukan halako koadro
bat 'eskatu'ren sinonimoak itzultzeko; baina kontuan hartu behar da
'eskatu'ren eremu semantikoa gaztelaniazkoarena baino zabalagoa dela, eta
erdarazko hitz bakoitzari euskaraz ordain berezia eman nahi izate hori ez
dela, sarri askotan behintzat, egokia, menpekotasun artifiziala eragiten
baitu, eta euskaraz naturalak ez diren esaldiak ateratzen zaizkigu. Dena
den, guk ondokoa erabiltzen genuen:

solicitar, pedir...: eskatu, galdegin
instar: hertsatu
requerir: agindeia egin, errekeritu
exigir: exijitu, eskatu
urgir: premiatu, behartu
rogar: erregutu

Ondo izan
____________________________________________________________________________
______
----- Original Message ----- 
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, September 24, 2004 8:45 AM
Subject: Re: [itzul] Instar


> > Garai batean 'akio egin' ere erabiltzen zen 'instar'en ordaintzat
zenbait
> > tokitan.
> > 1) Oraindik ere erabiltzen al da ala erabat galduta dago?
> > 2) Beste zer erabiltzen duzue?
>
> Googlen bilatuta, 6 aldiz ageri da, 1980ko hamarkadako testuetan. Esango
> nuke gaur erabat baztertuta dagoela.
>
> Gure gordailuetan begiradan arin bat eginda, azken urte hauetan honelaxe
> ari gara «instar» ematen:
>
> eskatu
> premiatu
> dei egin
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago