[itzul] Catarro eta resfriado

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ira 24, 11:50:18, CEST 2004


Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan berdintasun hauek aurkitu ditut:

Buruko hotzeri = mafrundi (Ipar.) = marranta (Ipar.)

Hotzeri = katarro (Heg.)

 

Itxuraz lehen multzoak "resfriado" esan nahiko luke, Fernandoren azalpena
irakurrita, eta bigarrenak "catarro". Ez dakit Euskaltzaindiak bereizketa
teknikoa kontuan hartuta esan duen hori, ala Fernandok salatu duen nahaste
herrikoia finkatu duen. Dena den, horiek dira datuak.

 

Jon Agirre

 

-----Mensaje original-----
De: Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)
[mailto:fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es] 
Enviado el: viernes, 24 de septiembre de 2004 8:42
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] Catarro eta resfriado

 

"Resfriado" goiko arnasbideetako katarroa da, arrazoia zein-nahi dela ere
(birikoa, mistoa edo alergikoa). Sintomak: burutik beheitikoa (hau da
sudurretiko jario akutua), hotzikara eta ez-ongia.

"Catarro" mukosaren inflamazioa da (jarioa ematen duena), eta batez ere
buruko eta zintzurreko arnasbideetako inflamazioa.

 

Beraz, bien arteko aldea ez da, kontzeptuan, hain handia.

Berez gauza desberdinak badira ere (bata sintoma multzo bat, eta bestea
erreakzio baten deskripzioa), nahasita dabiltza erabilera arruntean.

Euskaraz nola esan beste kontu bat da, nahiz eta lotua dagoen.

Nire erabileran hala da:

- burutik beheitikoa/beherakoa ("resfriado", eta jarioa).

- katarroa (catarro).

 

UZEI: 

- resfriado: hoztura, marranta, hotzeri

- catarro: katarro, mafrundi.

 

Bidez batez, esan nahi nuke "marranta", zenbait hiztegitan "resfriado"
esateko bigarren adiera gisa agertuagatik (hala izanen da), modu desegokian
zabaltzen ari dela, "euskaldunagoa" delakoan katarroa baino, maileguaren
beldurrez. Nik hitza aditu dudan toki guztietan "marranta" ez da katarroa,
baizik eta ahotsik gabe gelditzea, "afonia" baizik, eta "marrantatu" ahotsik
gabe gelditu, eta ez "katarroa harrapatu". Baina izugarri zabaltzen ari da
"katarroa" esateko, gaizki nire ustez.

Baliteke bestelako erabilerak izatea, baina...

 

Fernando Rey.

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040924/ef47a669/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago