[itzul] Catarro eta resfriado
sapla
sapla a bildua euskalnet.net
Al, Ira 27, 19:02:42, CEST 2004
Xan escribió:
> Rey Escalera, Fernando (Traductor BON)(e)k dio:
>
>> Bidez batez, esan nahi nuke "marranta", zenbait hiztegitan
>> "resfriado" esateko bigarren adiera gisa agertuagatik (hala izanen
>> da), modu desegokian zabaltzen ari dela, "euskaldunagoa" delakoan
>> katarroa baino, maileguaren beldurrez. Nik hitza aditu dudan toki
>> guztietan "marranta" ez da katarroa, baizik eta ahotsik gabe
>> gelditzea, "afonia" baizik, eta "marrantatu" ahotsik gabe gelditu,
>> eta ez "katarroa harrapatu". Baina izugarri zabaltzen ari da
>> "katarroa" esateko, gaizki nire ustez.
>> Baliteke bestelako erabilerak izatea, baina...
>
>
> nire ustez marranta eta mafrundi bereizten dira ; ikus ere Lhandek zer
> dion:
> marranta: rhume de poitrine, enrouement
> mafrundi: rhume de cerveau
> Lafittek ere berdin dio.
> Bestalde hoztu ere egiten gara, hortik: hoztura, hotzaldia,
> hotz-harzea, errefria.
> Xan
>
Guztiz konforme zuk diozunarekin. Bestalde, erderazko "costipado"
esateko, askotan entzun dut burutik beherakoa harrapatu duela halakoak.
Honek ez dauka zer ikusirik kartetan erabiltzen dugun "jo burutik
behera!" esamolodearekin.
Sapla
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago