[itzul] adiskide/lagun

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Al, Ira 27, 09:06:37, CEST 2004


Intimotasunaren kontuan, herriko hizkera eta hiztuna hartu behar dira kontuan; beraz, nik neuk eurek sentitzen dutena ipiniko nuke. Kontu egizu herri batzuetan adiskide esan ere ez dela egiten, baina, adibidez, gure herrian (lehen, orain ez) adiskide (aixkiri) mutil-laguna/neska-laguna adierazteko erabili ohi zen. Hitza erabiltzen duenak, badaki zein sentitzen duen barnerago... Eta erabiltzen ez badu, zertarako ipini?
  ----- Original Message ----- 
  From: Inma Eguen 
  To: Itzul.postaria 
  Cc: Itzul.postaria 
  Sent: Monday, September 27, 2004 8:57 AM
  Subject: [itzul] adiskide/lagun


  Egunon!

  Pertsona bat hil da eta bere lagunek galdetu didate ea zein den intimoagoa.

  Iritzirik bai?

  Eskerrik asko,

  Ima Eguen 
  Zaldibarko Udala
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040927/e917e321/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago