[itzul] vivienda eta hogar

marraskillo marraskillo a bildua euskalnet.net
Al, Ira 27, 12:14:55, CEST 2004


Egun on, itzulkideok:

Etxebizitzari buruzko lan batean, bi hitz horiek azaldu zaizkit. Viviendari
dagokionez, ez daukat arazorik, (ez, ustez, behintzat) baina hogar horrek
adierazten du etxebizitza batean bizi den bizikide multzoa. Garai batean,
akaso, arazo gutxiago izango zuten familia esateko ideia horri. Baina kide
bakarreko familiak (monoparentalak) ere familia dira? Bestalde, etxebizitza
batean bizi direnek ez dute zertan familia izan, ezta? Gainera, etorkinen
kasuan, esan didatenez, ohikoa da bi edo hiru familia elkartzea etxebizitza
batean, arazo ekonomikoak direla eta. Beraz, badaukat nahiko buruhauste
hogar horrekin.
Tira, kontua gehiegi nahastu gabe, hauxe da esaldia:
En Francia hay deficit de viviendas evidente y sangrante, pues con las
cifras actuales hay 2000 hogares que en un plazo intermedio no tendrán
acceso a una vivienda.

Ondo izan

Asier




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago