[itzul] vivienda eta hogar
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Al, Ira 27, 13:10:03, CEST 2004
Testuinguru horretan, gaztelaniaz "hogar" = "familia", sinonimoak dira
(DRAE-k "hogar" familia-bizitza adierazteko baino ez badu onartzen ere).
Familiak diren ala ez, eta bizilagunak nola dauden antolatuta bereiztea
jatorrizko testua idatzi duenari dagokio eta ez itzultzaileari.
Monoparental = Guraso bakarreko familia da (kide bakarrekoa ezin du izan,
bakarra bada, kidea ez delako, gizabanakoa baizik, eta gizabanako bakarrak
ez baitu familiarik osatzen).
Etxe beran familia bat baino gehiago bizi direnean (zuk aipatzen duzun
etorkinen kasuan) familia anitzeko etxebizitza dela esan ohi da. Eta etxe
berean, aintzina bezala, gurasoak, seme-alabak, aitona-amonak, osaba-izenak
eta senide izan daitezkeen guztiak bizi direnean, familia zabala/handia
deitu ohi zaio, guraso eta seme-alaben familiari (gaztelaniaz parental
deritzonari) kontrajarriz.
----- Original Message -----
From: "marraskillo" <marraskillo a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Sunday, August 22, 1999 5:15 AM
Subject: Re: [itzul] vivienda eta hogar
> Egun on, itzulkideok:
>
> Etxebizitzari buruzko lan batean, bi hitz horiek azaldu zaizkit.
Viviendari
> dagokionez, ez daukat arazorik, (ez, ustez, behintzat) baina hogar horrek
> adierazten du etxebizitza batean bizi den bizikide multzoa. Garai batean,
> akaso, arazo gutxiago izango zuten familia esateko ideia horri. Baina kide
> bakarreko familiak (monoparentalak) ere familia dira? Bestalde,
etxebizitza
> batean bizi direnek ez dute zertan familia izan, ezta? Gainera, etorkinen
> kasuan, esan didatenez, ohikoa da bi edo hiru familia elkartzea
etxebizitza
> batean, arazo ekonomikoak direla eta. Beraz, badaukat nahiko buruhauste
> hogar horrekin.
> Tira, kontua gehiegi nahastu gabe, hauxe da esaldia:
> En Francia hay deficit de viviendas evidente y sangrante, pues con las
> cifras actuales hay 2000 hogares que en un plazo intermedio no tendrán
> acceso a una vivienda.
>
> Ondo izan
>
> Asier
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago