[itzul] zerbaiten, zerbaitean, zerbaitetan
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Ira 28, 09:38:14, CEST 2004
Gatu horrek bazuen bertze buztanik! EGLUk hau dakar, beraz, Fernandok
gaztigatu digunez:
>Zerbaite(t)an
>Zerbaite(ta)ra
>Zerbaite(ta)rantz
>Zerbaite(ta)raino
>Zerbaite(ta)tik
>Zerbaite(ta)z
Ohartu gabea nintzen, eta ez neukan buruan 'zerbaitean' horren aztarnarik;
beti mugagabearen hondarkia hartzen zuela uste nuen, berez hala
dagokiolakoan.
Adibideak bilatzen hasita, badira batzuk, bai.
XX. Mendeko Euskararen Corpusa
zerbaitean 5
zerbaitetan 34
Ereduzko Prosa Gaur
zerbaitean 8
zerbaitetan 69
Baina seguru kontu horiek begiratuak zituela Xabierrek berak.
Patxi
_________________________________________________________
Txat euskalduna >>> http://www.euskalerria.org/solasgunea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago