[itzul] longitud en las cadenas de texto
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Ira 28, 13:07:22, CEST 2004
Inoiz itzuli behar izan dut horrelakorik, eta inbidiarik ez dizudala esan behar dizut.
Arazo hori konpontzeko bi aukera daude:
Eurek web orria aldatu ezin badute, hau da, testu-katea euskarazko testura egokitzeko biderik (edo gogorik, edo denborarik) ez badute, web orriko pantaila jakin batean testu-katerik luzeena zein den esateko eskatu eta zuek horren arabera jokatu. Adibidez, kate luzeena 32 karakterekoa bada, zuek testu prozesatzailearen marginak, gehienez, badaezpada, 30 karaktere idazteko moduan ezarri eta horrela itzuli, luzerarekin kezkatu gabe.
Web orria aldatzeko biderik badute, testu guztiak, formatua errespetatuz ateratzeko eskatu, eta zuek erdarazko testuaren gainean idatzi, jatorrizko testuaren formatua aldatu gabe (luzera inoiz gainditu gabe).
----- Original Message -----
From: Paúl Picado
To: ItzuL
Sent: Tuesday, September 28, 2004 12:41 PM
Subject: Re: [itzul] longitud en las cadenas de texto
Egun on, bezero bati web orrialde baten zenbait itzulpen egin behar diogu, eta egin dizkigun galderen artean aurretik aipatutakoa dago. Berak honela galdetu digu, literalki: "Cual es la longitud en las cadenas de texto?". Zer edozer argitu didazue, baina uste dut argiago geratu dadin bezeroari galdetu beharko diogula.
Dena den, mila esker!
Paúl Picado Moreno
------------------------------------------------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040928/be49d2b3/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago