[itzul] koadro/karratu
Irene Arrarats
iarrarats a bildua berria.info
As, Ira 28, 21:00:20, CEST 2004
El 28/09/2004, a las 19:31, Josemari Navascués escribió:
> Non erabiltzen da? Nork esaten du hori??????
Arratsalde on:
Nik jende asko ezagutzen dut 'metro koadro' esaten duena, etxean eta
kalean —edo baserrian— hala ikasi duelako. Neronek ere hala esaten dut.
Ez dut ezer 'karratu' erabiltzearen kontra; bai, ordea, bizirik dauden
hitzak nahita 'akabatzearen' kontra, bestela ere hilko baitira
—badakizu: 'ez akiok bultza'—. Ezin da ukatu toki askotako hizkeran
'koadro' erabiltzen duela euskaldun jendeak. Ondo-ondo izan.
Irene Arrarats
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago