[itzul] koadro/karratu
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
As, Ira 28, 21:28:41, CEST 2004
"Erabili", "esan" aditzak erabili ditudanean, hizkuntza jasoaz ari nintzen
(hemen dagokigunaz). Jakina, baserrian eta kalean erabiltzen dena. Baina ez
gabiltza hizkerak aztertzen.
Neu izango naiz azkena hitz herrikoia baztertzen (akabatu esaten duzu zuk),
zin dagizut. Nik hizkuntza-erregistroak buru belarri eta goitik bera
errespetatzen ditut; horregatik pentsatu dut, denok erregistro berean ari
ginela hitzok ezatabaidatzean.
Neuk ere jende pila ezagutzen dut metro koadro esaten duena, emakumea. Eta
esan dezala mende askotan.
----- Original Message -----
From: "Irene Arrarats" <iarrarats a bildua berria.info>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 28, 2004 9:00 PM
Subject: Re: [itzul] koadro/karratu
El 28/09/2004, a las 19:31, Josemari Navascués escribió:
> Non erabiltzen da? Nork esaten du hori??????
Arratsalde on:
Nik jende asko ezagutzen dut 'metro koadro' esaten duena, etxean eta
kalean —edo baserrian— hala ikasi duelako. Neronek ere hala esaten dut.
Ez dut ezer 'karratu' erabiltzearen kontra; bai, ordea, bizirik dauden
hitzak nahita 'akabatzearen' kontra, bestela ere hilko baitira
—badakizu: 'ez akiok bultza'—. Ezin da ukatu toki askotako hizkeran
'koadro' erabiltzen duela euskaldun jendeak. Ondo-ondo izan.
Irene Arrarats
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago