[itzul] koadro/karratu
Josemari Navascués
aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ost, Ira 29, 09:16:59, CEST 2004
RE: [itzul] koadro/karratuBazterrak nahastea bada kontua, gabonak arte egon gaitezke, baina hizkuntza jasoan edo jantzian biak onartzen badira ere, ikasleek 8 urte dutenetik, unibertsitateko atariraino metro/erro karratu/kubiko ikasi(ko) eta ikusi(ko) dute. Beraz, zeuek erabaki jasotzea/janztea eta nahastea zer den.
----- Original Message -----
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Wednesday, September 29, 2004 8:44 AM
Subject: RE: [itzul] koadro/karratu
Oso interesgarria. Baina ez dut ulertu, Patxi, azken esaldia:
"2ren lehenengo hiru berreturen batura 7 da"
Bi ber hiru zortzi bada, zeintzuk dira 2ren lehenengo berreturak (lehen hirurak batuta zazpi ematen digutenak)?
Bestalde, metro koadro/karratu kontuan (ez neukan zalantzarik) metro koadro da erregistro jaso estandarra, eta metro karratu (Ipar.) dialektala. Guk 'metro kuadrau' esaten genuen eta hori ez da ez dialektala ezta zuzena ere, itxura.
Metro kubo/kubikoren kasuan Hiztegiak (Koramak) ez du bat ere markatzen, baina adibidea kubo hitzari jarri dio, alegia konturatzeko forma geometrikoaz gain metro kubo esateko ere badela. Dena den, metro koadro moldearen ildotik metro kubo erabiliko nuke testu berean koherentziagatik. Izan ere, ez dakit zer den jasoa, askotan diferenteari esaten diogu jasoa edo jagia, gure berbetatik urrunen dagoenari: hala bada, guretzat jasoena, gainera, kubo (metro kubo) da.
Jon Agirre
Bizkaia
-----Mensaje original-----
De: Patxi Angulo [mailto:ccpanmap a bildua si.ehu.es]
Nik honela erabiltzen dut Informatika Fakultatean:
"bi erro 9 berdin 3 da" edo "erro karratu 9 berdin 3 da".
"hiru erro 8 berdin 2 da" edo "erro kubiko 8 berdin 2 da"
Jakina, esaldi baten barruan honela, esaterako: "9ren erro karratu
negatiboa -3 da", eta abar.
Berreketan, ordea, "ber" erabiltzen dut: "2 ber hiru berdin 8 da" edo "2ren
kuboa 8 da".
Aldatu berria da "berredura" hitza da; orain, "berretura" esan behar da:
"2ren lehenengo hiru berreturen batura 7 da".
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040929/8446814a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago