[itzul] Re: longitud en las cadenas de texto

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ira 30, 11:02:56, CEST 2004


"erantzun"

mugagabean eta letra xehez.

Berdin gertatzen da etxera elebitan heltzen zaizkigun fakturekin. "Euroak"
jartzen du, "25 Euroak" adibidez, "25 euro" jarri beharrean.

Baina ez nator bat Luistxorekin itzultzailea guztiz errugabetzat jotzen
duenean. Itzultzaileak ezin du "hermana" itzuli, zer den galdetu gabe. Eta
galdetu beharrean, dapa, "ahizpa" itzultzen badu, errutxo bat badauka.

Horixe gertatu zen duela hogeitaka urte, "os saluda" itzultzeko eskatu
zioten harekin, ez zitzaion bururatu "agurtzen zaituzte" itzultzeaz gain
abisu edo ohartxoren bat egin behar ziola seinalegile erdaldunari (susmorik
ere eduki beharrik ez zeukanari, berak bazeukan ordea susmotxoren bat eduki
beharra).

Jon Agirre
Bizkaia

-----Mensaje original-----
De: Luistxo Fernandez [mailto:lfernandez a bildua codesyntax.com] 
Enviado el: jueves, 30 de septiembre de 2004 10:00
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Re: longitud en las cadenas de texto

Paúl Picado <paulpicado a bildua ...> writes:

> 
> 
> 
> Arratsaldeon Luistxo, zeuk jarritako adibide grafikoan diozu emaitza
absurdoa
lortzen dela, baina ez dut ulertzen zehazki zer esan nahi duzun. 

Itzultzaileak ahal duena egin du. Ez du errurik.

"Información sobre" eman diote itzultzeko, eta, tira, '...i buruz
informazioa'
eman du.
Kontua da honela konbinatzen dela hori interfazean:

'Informacion sobre ___________'
eta euskaraz:
'-i buruz informazioa ___________'

Hori da absurdoa. Baina arazoa lehenago dago, ez itzultzailearengan, 
baizik eta enkargua eman dion webgilearengan: interfazearen eta aplikazio
informatikoaren
diseinua da koxka. Aldagaien ordena edo aukera, kode informatikoa,
orri-egitura... gaztelaniaz bakarrik pentsatzen ditugu, eta tori, 
hori itzultzera. 

Beste adibide batekin, ilustratzeko, ea laguntzen didazun, Paul (edo beste
norbaitek): demagun karaktere-kate sortan bi hauek jasotzen dituzula 
itzultzeko:

'respuesta'
'respuestas'

Zein dira zure ordainak? (Ez larritu, hau ez da etsamina, 
esperimento txoro bat baizik...)

Luistxo 



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20040930/0d44a5ec/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago