[itzul] San Jeolimo
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 30, 18:15:00, CEST 2004
> Ba al daki inork San Jeolimo auzoa eta ermita (santuarena) non dauden?
> (Euskal Herrian)
> Lehen (orain ez dakit) erromeria dotorea egiten zen, jazban eta guzti.
> Gure herrian San Jeolimo txizati esaten genuen, beti euria egiten
> zuelako (klima aldatu aurretik).
Nik dakidala, Gipuzkoan behintzat ermita bakarra dago San Jeronimoren
adbokazioa duena, Mutrikuko Mijoan.
Zehazki non dagoen jakiteko, eta argazkia ikusteko, hau egin behar da:
- Jo Gipuzkoako 1:5000 webgunera
http://b5m.gipuzkoa.net/liz5000/?lengua=1&w=800.
- Leihotxoan, jeronimo idatzi eta bilatu.
- Emaitzetan, SAN JERONIMO ERMITA ERAIKINA MUTRIKU MIJOA jartzen duena,
ezkerreko botoi urdintxoan sakatu.
- Planoa azalduko da, eta eskuinean klikatzeko moduko argazkia hitza;
hor klikatuta, argazkia erakusten du.
Ez dakit mutrikuarrik ote den zerrendan; beraz, ez naiz ausartzen
esatera hor erromeria egiten zenik... Zaila ikusten dut, Deba-Gernika
errepidearen bazter-bazterrean baitago.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago