[itzul] San Jeolimo

Josemari Navascués aurrerabeti a bildua jmn.jazztel.es
Ast, Ira 30, 23:32:45, CEST 2004


Mutriku eta Ondarru bitartean dago (erdibidean). Mutrikutik joanda,
Saturrarango gasolinderiga iritxi baino zertxobait lehenago; eta Ondarrutik
joanda, gasolindegia eta geroxeago.
Errepidearen ondoan badago ere, garai batean, inguruko erromeriarik
ospetsuenetakoa zen (orain, berriro diot, ez dakit). Auzoan plazatxoa eta
dena dago, eta erroskak, sagardoa, musika, etab.
Agian, orain asteburuan ospatzen dute jaia; horrela bada, merezi du
hurbiltzea, benetan.

----- Original Message ----- 
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, September 30, 2004 6:15 PM
Subject: Re: [itzul] San Jeolimo


> > Ba al daki inork San Jeolimo auzoa eta ermita (santuarena) non dauden?
> > (Euskal Herrian)
> > Lehen (orain ez dakit) erromeria dotorea egiten zen, jazban eta guzti.
> > Gure herrian San Jeolimo txizati esaten genuen, beti euria egiten
> > zuelako (klima aldatu aurretik).
>
> Nik dakidala, Gipuzkoan behintzat ermita bakarra dago San Jeronimoren
> adbokazioa duena, Mutrikuko Mijoan.
>
> Zehazki non dagoen jakiteko, eta argazkia ikusteko, hau egin behar da:
>
> - Jo Gipuzkoako 1:5000  webgunera
> http://b5m.gipuzkoa.net/liz5000/?lengua=1&w=800.
>
> - Leihotxoan, jeronimo idatzi eta bilatu.
>
> - Emaitzetan, SAN JERONIMO ERMITA ERAIKINA MUTRIKU MIJOA jartzen duena,
> ezkerreko botoi urdintxoan sakatu.
>
> - Planoa azalduko da, eta eskuinean klikatzeko moduko argazkia hitza;
> hor klikatuta, argazkia erakusten du.
>
> Ez dakit mutrikuarrik ote den zerrendan; beraz, ez naiz ausartzen
> esatera hor erromeria egiten zenik... Zaila ikusten dut, Deba-Gernika
> errepidearen bazter-bazterrean baitago.
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago