[itzul] RE: ItzuL Mezu-Bilduma, 10 bilduma, 47. zenbakia

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Or, Api 1, 13:05:22, CEST 2005


Eskerrik asko, Xabier!

	Zure laguntza oso ondo etorri zaigu. Uste dut horrela jarriko
dugula. Begiratu nuen (Googlen, eta Orotarikoan ere) deiegile baina
elkarturik, zeren Euskaltzandiaren arauetan horrela agertzen baita:
bertsogile, eltzegile, langile... Dena dela, esandakoa, oso egokia izan
liteke, eta dei-egile hitza erabiliko dugu. Orozkon jostun barik joskile
hitza erabiltzen da.
                                                       Bittor

> ----------
> De: 	itzul-request a bildua postaria.com[SMTP:itzul-request a bildua postaria.com]
> Responder a: 	itzul a bildua postaria.com
> Enviado el: 	jueves 31 de marzo de 2005 12:00
> Para: 	itzul a bildua postaria.com
> Asunto: 	ItzuL Mezu-Bilduma, 10 bilduma, 47. zenbakia
> 
> Message: 7
> Date: Wed, 30 Mar 2005 14:26:23 +0200
> From: "Aixe, S.L." <aixe a bildua ctv.es>
> Subject: Re: [itzul] Prentsaurrekoa
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Message-ID: <00e301c53523$af790a80$0c0000c0 a bildua xabier2004>
> Content-Type: text/plain;	charset="iso-8859-1"
> 
> >Prentsaurrekorako dei-orri batean 'convocante' jarri behar dugu, eta
> >ondoren bi puntuak. Hiztegietan ez dago horrelako sarrerarik, batean
> salbu,
> >non 'deiegile' agertzen den, baina nahiko logikoa izan arren, ez omen
> dago
> >sustraiturik.
> 
> Interneten barna badabiltza «dei(-)egile» eta «dei(-)egilea» (hots, lotuta
> ez, baizik bi osagaien artean marratxoa edota zuriunea jarrita, hori baita
> zuzenena), esanahi horrexekin (ikus Google, gaur Vincent van Goghen kolore
> ederrekin jantzia).
> 
> Orotarikoan ere badator «DEI-EGILE» (VI. liburukia, 67. orrialdea). Hor
> 'buccinator' eta 'invocateur' esanahiekin ageri bada ere, ez diot
> erreparorik ikusten zabalkunde semantikoa egiteko...
> 
> Ondo izan,
> 
> Xabier
> 
> ___________
> 
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
> 01010 Vitoria / Gasteiz
> 
> Tel.: (+34) 945 174 476
>         (+34) 656 703 313
> Faxa: (+34) 945 179 042
> <aixe a bildua ctv.es>
> 
> 
> 
> 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago