[itzul] Aketxe

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Api 4, 11:14:52, CEST 2005


Aketxe abizena da, eta toki-izena (Leioan, bizi naizen herrian auzo bat
dago).

Aketx (ala Aketz ala Aketxe), Karlos, zuk diozun uharte-haitz hori da.

Aketx izeneko mutil bat ezagutzen dut, eta aitak esanda uharte horregatik
jarri ziola (-tx).

Aketz eta Aketza izenekoak ere badira (baten bat telebistatik ezaguna).

Hiztegi batuan "aketz" dakar.

Etimologiei dagokienez ordea, ez dakit ezer. Uste asko. Jolasean hasita:
Aker-etxe > Aketxe (?)
Aka (cf. akeita) + etxe > Aketxe (?)
Aka (cf. akeita) + etx (<atx = haitz) > Aketx (Akatx?)
Aketz = hazitarako txerria (ze erru ote dauka jaioberri batek izen hor
jartzeko? "Suena bien")

Iturri fidagarririk edo uste ustelik edo iritzi jostagarririk edo jakituria
finik eskaintzen badidazue eskertuko nizueke.

Begira, azken finean, lagun baten auzokoak txalupari Aketxe jarri nahi dio.
Eta zer esan nahi duen galdetu dit, badaezpada ere, ea zer jartzen ari
zaion. Txalupa baterako itsasertzeko uharte baten izena ipintzea egokia
dirudi (Gaztelugatxe ondokoarena), baina hori ere ez dakit zein den: Aketxe,
Aketx, Aketz, Akatx...

Laguntza-eske.

Jon Agirre


-----Mensaje original-----
De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org] 
Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 10:29
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Aketxe





Aketz, ondo dakizunez, Matxitxako eta Gaztelugatxe ondoko "izaro" moduko
hura da. Aketza izeneko ikasle bat izan nuen nik, baina ez dakit diozun
izen bera den.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago