[itzul] Aketxe
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Al, Api 4, 11:32:15, CEST 2005
Bakioko udaleko web gunean, bertotik atarata, "Tokia: Turismoa/
Bakio, non eta nond"
hauxe:
Bakio udalerria URIBEko eskualdean dago eta Mungiatik eta Bermeotik 12na
kilometrora dago, Burgoa (447 metro), Garbola (474 metro) eta Jata (592
metro) mendiak inguratuta. Lehenengo mendi biak Sollubetik Matxitxako
lurmuturreraino jaisten dan mendikatean dagoz eta hirugarrenetik -Jatatik-
Bakio, Gaztelugatxe eta Aketx atxa ikusi ahal doguz.
Ibai bik zeharkatzen dabe Bakioko ibarra: nagusia Zarraga ibaia da, kaiaren
ondoan amaitu baino lehen izen bereko trokartetik eta Elorriaga, Karrakola,
Amutzaga eta Osinagako trokarteetatik eta erreka askotatik datozan urak
jasoten dauzana; bestea Ondarra ibai txikia da, Burgoa eta Garbola mendien
hegaletatik datorran eta hondartza erdi-erdian amaitzen dana.
Gure herriak 112 baserri daukaz, 7 auzotan banatuta dagozanak. Zazpi auzo
horreek honakook doguz: Artzalde, Basigo (Elexalde,
XX. mendearen erdialdera arte), Bentalde, Goitisoloalde, Urkitzaurralde, San
Pelaio eta Zubiaurralde. Hedadura 16,12 kmē-koa da.
Honako mugakideok dauz: Iparraldean Bizkaiko Golkoa, Hegoaldean Mungia,
Ekialdean Bermeo eta Mendebaldean Mungia, Maruri-Jatabe eta Lemoiz.
Mungiatik udalerrira sartzeko bidea BI-3101 toki errepidea da. Lemoiztik
sartzeko bideak BI-2153 (Lemoiz-Armintza) eta BI-3152 (Armintza-Bakio) foru
errepideak dira. Ohiko talde-garraiabidea BizkaiBus autobus linea da.
Garikoitz
----- Original Message -----
From: <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, April 04, 2005 11:14 AM
Subject: RE: [itzul] Aketxe
> Aketxe abizena da, eta toki-izena (Leioan, bizi naizen herrian auzo bat
> dago).
>
> Aketx (ala Aketz ala Aketxe), Karlos, zuk diozun uharte-haitz hori da.
>
> Aketx izeneko mutil bat ezagutzen dut, eta aitak esanda uharte horregatik
> jarri ziola (-tx).
>
> Aketz eta Aketza izenekoak ere badira (baten bat telebistatik ezaguna).
>
> Hiztegi batuan "aketz" dakar.
>
> Etimologiei dagokienez ordea, ez dakit ezer. Uste asko. Jolasean hasita:
> Aker-etxe > Aketxe (?)
> Aka (cf. akeita) + etxe > Aketxe (?)
> Aka (cf. akeita) + etx (<atx = haitz) > Aketx (Akatx?)
> Aketz = hazitarako txerria (ze erru ote dauka jaioberri batek izen hor
> jartzeko? "Suena bien")
>
> Iturri fidagarririk edo uste ustelik edo iritzi jostagarririk edo
> jakituria
> finik eskaintzen badidazue eskertuko nizueke.
>
> Begira, azken finean, lagun baten auzokoak txalupari Aketxe jarri nahi
> dio.
> Eta zer esan nahi duen galdetu dit, badaezpada ere, ea zer jartzen ari
> zaion. Txalupa baterako itsasertzeko uharte baten izena ipintzea egokia
> dirudi (Gaztelugatxe ondokoarena), baina hori ere ez dakit zein den:
> Aketxe,
> Aketx, Aketz, Akatx...
>
> Laguntza-eske.
>
> Jon Agirre
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: karlos_del_olmo a bildua donostia.org [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
> Enviado el: lunes, 04 de abril de 2005 10:29
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Aketxe
>
>
>
>
>
> Aketz, ondo dakizunez, Matxitxako eta Gaztelugatxe ondoko "izaro" moduko
> hura da. Aketza izeneko ikasle bat izan nuen nik, baina ez dakit diozun
> izen bera den.
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago