RE: [itzul] castaños ibaia
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 7, 11:03:54, CEST 2005
Barakaldon ez dago Castaños ibairik. Castaños auzoa da. Hortik igarotzen den
erreka Agirtza da.
Mespelerreka auzoa baino gorago, mendirago, Ekialderago dago Castaños auzoa,
eta ibaia, izatez, Galindo da, baina Eretza mendian errekasto batzuk
elkartzen diren gunetik Gorostitzako urtegiraino Agirtza izena hartzen du,
eta ondoren, Ibaizabalen ibairatu arte Galindo, erreka berbera izan arren.
Uste dut Castaños okerreko izena dela erreka izendatzeko. Barakaldori
buruzko zenbait testutan hala dator baina Aldundiaren mapetan Agirtza dakar.
Beraz, erreka, Agirtza, eta auzoa, Mespelerreka.
Jon Agirre
Bizkaia
-----Mensaje original-----
De: maria [mailto:maria2 a bildua euskalnet.net]
Enviado el: miércoles, 06 de abril de 2005 16:59
Para: itzul
Asunto: [itzul] castaños ibaia
kaixo,
ba al dakizue castaños ibaia (barakaldo zeharkatzen duena) euskeraz nola
dan? eta bestela non bilatu dezakedan?
ta regato auzoa errekatxo al da?
eskerrik asko
maria
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago