ER: [itzul] Uztaila eta iraila bitartean

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Api 8, 17:11:28, CEST 2005


Nik ere ez dut, bada, esan nahi nuena esan. Esan nahi nuen
absolutibo/genitibozko moldean dirudiela tradiziozkoagoa bigarrenean bederen
genitiboa daramanak; ez, hala ere, "Xtik Yra bitartean" baino
tradiziozkoagoa denik molde hori.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: ostirala, 2005.eko apirilak 8 17:08
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Uztaila eta iraila bitartean



	Ez dut ondo azaldu: adibide apur batzuk aukeratu ditut; atipikoenak,
nolabait esatearren. Hain zuzen, <<...-tik ...-ra bitartean>> egitura
bakarra ez dela erakusten dutenak.

	Tradiziozkoena ez dakit zer den, baina arruntena bai: <<...-tik
...-ra bitartean>>.

Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago