[itzul] aukera guztiak

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile.ei a bildua eibar.net
As, Api 12, 19:13:40, CEST 2005


Aspaldiko kontua da hau -2003koa- baina akaso interesgarria izan daiteke
kontu horretan. Nik orduz gerotik normal deklinatzen ditut edo bestela berba
lagungarriren bat jarri alboan (Aukera Guztiaren mozioa; Aukera Guztiak
hautesle-zerrendaren...). Ez dago esan beharrik baina amaieratik irakurtzen
hastea komeni...Tartean ere izango dira foro honetan interesekoak ez diren
gauzak (barkatu)


> -----Mensaje original-----
> De:	Jagonet zerbitzua, Euskaltzaindia [SMTP:galde a bildua euskaltzaindia.net]
> Enviado el:	lunes 19 de mayo de 2003 12:38
> Para:	Itzultzaile- Eibarko Udala
> Asunto:	Lexikoa: auzozain, urtzain
> 
> Agur, Begoña!
> 
> Ongi eratuak eta egokiak iruditzen zaizkit "auzozain" eta "urtzain"
> hitzak;
> beraz, lasai asko erabiltzeko modukoak. Bestalde, "Debabarrenekoak"
> erabiltzea ere zuzentzat daukat. Gainera, "Ur Zerbitzuak" plurala, zuk
> ongi
> diozunez, euskaraz "Ur Zerbitzua" jartzearekin konponduta zegoen, eta "Ur
> Zerbitzu"ko, "Ur Zerbitzu"tik, "Ur Zerbitzu"ra eta abar erabili.
> 
> Ez adiorik.
> 
> Joxe Ramon Zubimendi
> JAGONETen arduraduna
>       Euskaltzaindia
> 
> 
> 
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: Itzultzaile- Eibarko Udala [mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net]
> Bidalia: Asteazkena 14 de maiatza de 2003 02:38
> Nora: 'Jagonet zerbitzua, Euskaltzaindia'
> Gaia: RE: "Ortotipografia"ren atal bat
> 
> 
> Aurrenik, esker mila hain azkar erantzuteagatik. Zure lanari gainbegiratu
> bat eman diot eta ondorio hauetara iritsi:
> a) Debabarrena izen ofiziala da, eskualdearena. Izen propioa+izen
> arruntarekin osatua. Beraz bigarren zatia arrunta duenez, deklinatzerakoan
> "Debabarrenekoak" erabili ahal izango genuke.
> b) Ur Zerbitzuak: biak izen normalak direnez, Ur Zerbitzuaren egin beharko
> genuke. Baina nire ustez horrek ez du erakundearen izena jasotzen; edo
> nahi
> bada "izen komertziala".  Akaso izena ematerakoan erabili duten pluralgile
> horretan dago gakoa, euskaraz -nire ustea baino ez da...- "Ur Zerbitzua"
> jartzearekin konponduta zegoenean.
> Nire zalantza: izen horiei azken hizkia ken dakieke?. Dudatan jartzen dut
> hori.
> Azkenik zuen iritzia jaso nahiko nuke derrigorrean erdi-asmatu behar izan
> ditudan hitz bi hauen inguruan: bata "auzozaina" da "policía de barrio"
> esateko. Sailari "Auzozaintza" jarri diogu. Euskaraz sartu dira biak eta
> erderaz erabiltzerakoan ere "el auzozaina" esan eta idazten da. Bigarrena
> "urtzaina" da, erderaz "oficial de aguas" (kloroa botatzen duena, uraren
> presioa zaintzen duena...). Ez dakit hitzen konposizioari begira ondo
> eratutakoa den -dudatan dut- baina zorionez edo zoritxarrez horrek ere
> erderazkoa jan egin du -horrek ematen didan beldurrarekin...- eta udalean
> behintzat "el urtzaina" sartu da. Litekeena da euskararen ikuspegitik
> sekulako astakeria izatea, eta horrela bada, arren, ahalik eta azkarren
> esatea nahiko nuke hitza hedatu baino lehen beste aterabideren bat bilatu
> ahal izateko.
> 
> Adeitasunez, Begoña Azpiri
> 
> -----Mensaje original-----
> De:	Jagonet zerbitzua, Euskaltzaindia [SMTP:galde a bildua euskaltzaindia.net]
> Enviado el:	miércoles 14 de mayo de 2003 11:22
> Para:	Itzultzaile- Eibarko Udala
> Asunto:	"Ortotipografia"ren atal bat
> 
> Agur, Begoña!
> 
> Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki honetaz, baina nik neuk egin berri
> dudan
> lan baten atala doakizu honi atxikita (Word formatuan), lagungarri
> gertatuko
> zaizulakoan. "Ortotipografia" izeneko nire lan hori aurtengo 2003ko
> udan-edo
> argitaratzekoa du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak.
> 
> Ez adiorik.
> 
> Joxe Ramon Zubimendi
> JAGONETen arduraduna
>       Euskaltzaindia
> 
> 
> 
> 
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: Itzultzaile- Eibarko Udala [mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net]
> Bidalia: Astelehena 12 de maiatza de 2003 06:30
> Nora: 'galde a bildua euskaltzaindia.net'
> Gaia: galdetzailea: Eibarko udal itzultzailea, Begoña Azpiri
> 
> 
> 	Galdera deklinabidearen esparrukoa da; eta hain zuzen ere azken aldi
> honetan sarritan erabiltzen diren izen propio batzuei dagokie -berez maila
> horretakoak ez izan arren.
> 
> a) DEBABARRENA: Bi modutara agertzen da "Debabarrenako" eta
> "Debabarreneko".
> Nik neuk aurrena darabilt baina zalantzak sortu zaizkit -edo hobe esan,
> belarriak gauza bat diosta eta idatziak beste bat...- Okerrago oraindik:
> "DEBABARRENA" izeneko txirrindulari-talde bat dago, egunkarietan maiz
> agertzen dena eta gure idatzietan ere sarri askotan ateratzen dena.
> Txirrindulari horiek zein taldetakoak dira? "Debabarrenekoak" ala
> "Debabarrenakoak"?. Zein da erabili behar duguna?.
> 
> Akaso PORTALEA Eibarko kultura-etxearen izenaren deklinabidea izan daiteke
> aurrekoaren nolabaiteko ispilu baina nik neuk ez dakit hori horrela
> denentz
> (Portaleko; Portalean; Portaletik...).
> 
> b) UR ZERBITZUAK: Hala du izena herriko uraren kudeaketaz arduratzen den
> erakunde berriak -eta ez dut uste zerbitzu horrek izen hori Eibarren
> bakarrik hartzen duenik, Gipuzkoa osokoa delakoan nago. Horrek ere makina
> bat buru-hauste damaizkigu. "Ur Zerbitzuak-en"?; "Ur Zerbitzuak-i"? Ikusi
> dut "Ur Zerbitzuak-eki" ere... Nola erabili behar dugu?
> 
> 
> 	Adeitasunez eta eskerrak emanez, Begoña Azpiri 2003-05-12
> 
> 
> 
>  <<Archivo: ORTO - Oinarrizko adieraz besteko izen bereziak .doc>>
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago