ER: [itzul] Hasta 43.06 Eur/D í a

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Api 13, 12:50:17, CEST 2005


Ados nago esan direnekin (gauza asko), baina ohar pare bat egin gabe ez
gelditu nahi...

Jonek dioen bezala, '-ra arte' batzuek denborazko zentzua dute (etxera arte
= etxera heldu arte), eta hala hartu beharrekoak direla dio EGLU-Iek 'Arte
eta -raino' atalean (atzo ikusi nuen, baina orain ez daukat esku artean
erreferentzia zehatza emateko).

Horiek horrela, nik izarño bat gehiago sartuko nuke Jonek eman digun
adibide sorta honetan:

>"Ez dizut gozokirik emango etxera arte"
>"Ez dizut gozokirik emango etxeraino"?
>"*Bidea galipotatu dute etxera arte"
>"Bidea galipotatu dute etxeraino"

Izan ere, nire iritzian bigarren esaldia ez da zuzena: 'etxera ailegatu
arte' beste esanahirik ez dezake izan, eta, beraz...  

Bigarren oharra: 'arteraino' ere badugu (ikus Hiztegi Batua, eta nahi
baduzue Ereduzko Prosa Gaur-eko adibideak). Hain zuzen, ez dabiltza
elkarrengandik oso aparte honako hauek:

- besoa estutu zion, min eman arte
- besoa estutu zion, min emateraino
- besoa estutu zion, min eman arteraino

Hirugarren oharra: 'arte guztian' ere badugu (ikus Hiztegi Batua)

HIZTEGI BATUA

arte 1 postpos.: bihar arte; zu isildu arte.
   - arte guztian postpos.: orain arte guztian; lana bukatu arte guztian.
   - arteraino

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago