ER: RE: [itzul] público y natural

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Api 13, 13:25:33, CEST 2005


Bada, nik ez dut uste "natural(-natural)" zentzu arrunt hori duenik
izenondoak, esate baterako, "hautespen naturala" aipatzen denean.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Itzultzailea - Eibarko
Udala
Bidalia: asteazkena, 2005.eko apirilak 13 12:46
Nora: 'altxupere a bildua euskalerria.org'; 'ItzuL'
Gaia: RE: RE: [itzul] público y natural


Natural: nik "eguraldi naturala" baino ez dut ezagutzen; administrazioko
"días naturales" horiek  niretzat "egun" soilak dira, eta parkeak, parke
bada, berezkoa du naturaltasuna bestela hormigoi armatuzkoa izango
litzateke...
Bromak aparte, nireak ere galdera ikurrez:
Parkeak duen herri-izaera eta berezkotasuna gordeko/errespetatuko duen
proiektua?
Parkearen herri-izaerari eta berezkotasunari eutsiko dion proiektu berri
bat.? Proiektu berri bat, parke eta herri-erabilerarakoa izaten utziko
diona?

-----Mensaje original-----
De: Patxi Petrirena [mailto:altxupere a bildua euskalerria.org]
Enviado el: miércoles, 13 de abril de 2005 12:06
Para: ItzuL
Asunto: Re: RE: [itzul] público y natural



>>Un proyecto nuevo que respete el carácter público y natural del Parque.

>Parkearen izaera publiko eta naturazkoa errespetatuko duen proiektu berri
bat????

Nik ere galdera ikurrekin:

b) Parkea publiko eta natural izatea segurtatuko duen proiektu bat??

c) Parkeak publiko eta natural izaten jarraitzea segurtatuko duen proiektu
bat??

d) Parkearen publikotasuna eta naturaltasuna errespetatuko duen/dituen
proiektu bat??

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago