[itzul] ER: p úblico y natural

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ost, Api 13, 13:27:45, CEST 2005


Jakin egin behar, bai, zer den parkearen 'natural' izate
hori; nik 'parke natural' esaten zaien horien harian hartu dut (hara!,
oraintxe ohartu naiz Euskaltzaindiak 'natura parke' emana duela 'Geografia
hitzen zerrenda' deritzon irizpen batean):

http://tinyurl.com/689zm

Agian 'berezko' izatea da kontua... Ez dakit. Horrekin ere
badut nik zalantza zenbait: botilan 'berezko sagardoa' ikusi eta
pentsaketan gelditu izan naiz...

Betiere, 'natural' Hiztegi Batuan dago behintzat eta...
zeozer izango da! 

>Parkeak duen herri-izaera eta berezkotasuna
gordeko/errespetatuko duen proiektua?

Horra hor beste baterako ere gaia: 'parke-izaera' eta 'herri-izaera', biak
izan ditzake nonbait, natural...

Ez dakit oso egun naturala dudan gaur!

Amultsuki.

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago