[itzul] ER: p úblico y natural
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Api 13, 13:54:12, CEST 2005
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
> irudipena baitut gehiago ikusten dela 'parke natural'.
Ez da harritzekoa, Patxi, Sarasolak berak hiztegian hainbat adibide jaso
baitzituen (zegoeneko):
1. Izadiari dagokiona; izadiak eta ez gizakiaren eskuak edota hezkuntzak
sortua. Lege naturala. Jakintza naturalak. Badugu argitasun natural bat
arrazoiaren bidez kausi ahal daitezkeen gauzak bilatzeko Portu naturalak
ant. artifizial Hizkuntza bizi eta naturaletan. Ba dira bi amodio: bata
naturala, haragiarena, eta bestea librea, borondatearena. Janari naturalak.
2. Berezkoa. Gorputzaren atal naturalak. Itxurakeriarik, alferrikako
zailtasunik gabekoa. Kontabide errazagoa eta naturalagoa aukeratu du
oraingoan. Ortografia naturala.
Lehengo mezu bati ere tiraka (tiroka?), nik beti izan dut kezkabide
administrazio testuetan sarri ere sarri agertzen den _izaera_ berbaren
erabilera berezi hori, hau da _parke izarea_ baliatzea _parke izatea
(parketasuna)_ edo antzekoak esateko. Azken buruan, _txotxolo izaera du_ ez
dugu orain artekoan esan, baina, auskalo ;-)
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago