[itzul] antologiarako
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Api 14, 19:04:21, CEST 2005
Zer esango dut nik, ba. Oso eskasa, erabat laua, iruditzen zait guk gaizki
jarritako ergatibo hura, hitz-jokoak edo joko semantikoak egiteko biderik
eskaintzen ez duena (arestiko 'Erizaingo Saila/Zaila', adibidez, polita
zen), antologiaren aldarera igoarazteko. Akats tristearen mailatik gora ez
nuke nik sailkatuko. Antologien multzo distiranta kafeinagabetzea litzateke,
bestela, nire irudiko.
Edo, litekeena da, zure umorea eta nirea elkarren antipodetan daude.
Antologiarako bat nahi izanez gero, hona hemen guk atzo zer 'harribitxi'
topatu genuen testu batean (bekatua bai, baina bekataria salatu gabe):
<<...eta beste erraiak: giltzurrunak, bihotza, garuna, BEHI-BARRABILAK...>>
Okerrena, zera, ez zela testu itzulia.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de idoia arruti
Enviado el: jueves, 14 de abril de 2005 18:01
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] antologiarako
Elhuyar hiztegian, interneten, apabullante hitza
begiratuz gero:
Hitzik gabe uzten duen(a); ezin erantzunezko,
erabateko
Sus argumentos eran apabullantes: haren argudioek ezin
erantzunezkoak ziren
______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: ˇ250 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago