[itzul] Antologiarako

itzulpena itzulpena a bildua batzarnagusiak.gipuzkoa.net
Ost, Api 20, 13:26:32, CEST 2005


Kaixo:

Nik ere iritzia eman nahi nuke: nire ustez bereizi egin behar dira "hori
idatzi duena" eta "hori euskaraz azaltzeko ardura duena". Esan nahi
dudana da hori idatzi duenak (postaria berriak berak agian?) ahalegin
bat egin duela eta seguruenik borondaterik onenarekin; baina hori
euskaraz jartzeko ardura "Correos"-ena dela, eta "Correos"-ek euskara
txukun, zuzen eta egokian jartzeko ardura duela, euskal hiztunekiko
errespetua hobeto zainduta.

Nik atzo ikusi nuen Garberan antzeko testu bat (akatsez betea, alegia)
Euskaltelena, eta ez nintzen haserretu hura idatzi zuenarekin,
Euskaltelekin baizik.

Antologian sartzeko irizpideak zeintzuk diren ez dakidanez, hortaz ez
dut iritzirik emango.

Izan ongi.

Miren Irigoien

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Txema Agirre
Enviado el: miércoles, 20 de abril de 2005 12:06
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Antologiarako

Nola ezin dela sartu antologian?

Testu hori txarra da, oso txarra, edonondik begiratuta
ere. Atzean izango du euskara ona edo nahi duzun
guztia, baina aurrean oso testu kaskarra dago, eta
antologikoa da zalantzarik gabe.

Edo ez litzateke izango antologikoa, gaztelaniaz, hau
jarriko balu? "Para darles un megor serbizio, les
hagradezeriamos ke no de buelban las cartas".
Horren atzean ere gaztelania ona dago, baina errespetu
falta ikaragarria. Eta ez izan zalantzarik:
gaztelerazko itzulpen guztien antologian sartuko
litzateke.

Txema

--- Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net> wrote:
> 
> > ZESTUKO POSTARIA BERRIA/CARTERO DE ZESTOA NUEVO
> > Zerbitzu hobea eman ahal izateko, gutunik es
> bueltatzeko, ezkertu genizueke,
> > gutunak bidali ohi dizkizuetenei gustio (Bankoak,
> Kaixak, Seguroak,
> > Udaletxeak, Sindicatuak, Partidu Politikoak,
> Telefonica, Tavel Club, Venca,
> > LaRedoute, abar eta abar), HELBIDEAK SUSENA ETA
> GUSTIA EMATEKO.
> > 
> > Aldez aurretik, eskerrik asko.
> 
> Ez nator bat: ohar hori, bere akatsak eta guzti, ez
> genuke antologian 
> sartu behar inola ere. Hori idatzi duenak ahalegin
> bat egin du, 
> euskaldun alfabetatu gabea izango da, noski, baina
> ez dut uste euskaldun 
> guztiok inozoak garenez edozer euskaraizun irentsi
> beharreko artaldea 
> garela pentsatzen duenik.
> 
> Esan nahi dut: hor atzean euskara erreal bat dago,
> ez da hiztegikadaz 
> asmatutako fikzioa, nahiz akats asko dituen.
> 
> Gaztelerazko apurra («CARTERO DE ZESTOA NUEVO») ez
> da dohain estilistiko 
> ikaragarrikoa ere...
> 
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
> 



		
__________________________________ 
Do you Yahoo!? 
Yahoo! Mail - 250MB free storage. Do more. Manage less. 
http://info.mail.yahoo.com/mail_250




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago