[itzul] Antologiarako

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Api 20, 13:58:17, CEST 2005


Itzulpenaren antologian ez ("Erizaingo Zaila" ere ez, ortografiarenean
agian), baina euskara txarrarenean bai, eta arduradunaren
ardurabakokeriarenean ere bai. Hala ere, alde handia dago, Zestoakoaren eta
El Nerviónekoaren artean. Bere txarrean, hobea da Zestoakoa, nire iritziz.

Bestalde, El Nervión aldizkari toponimia-nahastaile (horrexetarako jarri
baitzioten izen hori nahita) horretako esaldiak amaiera dauka txarren:
gehiegi zabaldu den "...egitea gustatuko litzaioke" ipini beharrean galtzen
ari den "...egin nahi luke" jarri balu...

Jon

-----Mensaje original-----
De: Juan Garzia Garmendia [mailto:svrinsjg a bildua sv.ehu.es] 
Enviado el: miércoles, 20 de abril de 2005 13:15
Para: ItzuL
Asunto: ER: [itzul] Antologiarako

Ez, hala ere, itzulpenari dagokionez, eta horrexen antologian ari ginen,
ezta?, aurre nahiz atze.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Txema Agirre
Bidalia: asteazkena, 2005.eko apirilak 20 13:06
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Antologiarako


Nola ezin dela sartu antologian?

Testu hori txarra da, oso txarra, edonondik begiratuta
ere. Atzean izango du euskara ona edo nahi duzun
guztia, baina aurrean oso testu kaskarra dago, eta
antologikoa da zalantzarik gabe.

Edo ez litzateke izango antologikoa, gaztelaniaz, hau
jarriko balu? "Para darles un megor serbizio, les
hagradezeriamos ke no de buelban las cartas".
Horren atzean ere gaztelania ona dago, baina errespetu
falta ikaragarria. Eta ez izan zalantzarik:
gaztelerazko itzulpen guztien antologian sartuko
litzateke.

Txema

--- Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net> wrote:
>
> > ZESTUKO POSTARIA BERRIA/CARTERO DE ZESTOA NUEVO
> > Zerbitzu hobea eman ahal izateko, gutunik es
> bueltatzeko, ezkertu genizueke,
> > gutunak bidali ohi dizkizuetenei gustio (Bankoak,
> Kaixak, Seguroak,
> > Udaletxeak, Sindicatuak, Partidu Politikoak,
> Telefonica, Tavel Club, Venca,
> > LaRedoute, abar eta abar), HELBIDEAK SUSENA ETA
> GUSTIA EMATEKO.
> >
> > Aldez aurretik, eskerrik asko.
>
> Ez nator bat: ohar hori, bere akatsak eta guzti, ez
> genuke antologian
> sartu behar inola ere. Hori idatzi duenak ahalegin
> bat egin du,
> euskaldun alfabetatu gabea izango da, noski, baina
> ez dut uste euskaldun
> guztiok inozoak garenez edozer euskaraizun irentsi
> beharreko artaldea
> garela pentsatzen duenik.
>
> Esan nahi dut: hor atzean euskara erreal bat dago,
> ez da hiztegikadaz
> asmatutako fikzioa, nahiz akats asko dituen.
>
> Gaztelerazko apurra (+CARTERO DE ZESTOA NUEVO;) ez
> da dohain estilistiko
> ikaragarrikoa ere...
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43: 19' 12.8" N 1: 57' 49.6" W
>




__________________________________
Do you Yahoo!?
Yahoo! Mail - 250MB free storage. Do more. Manage less.
http://info.mail.yahoo.com/mail_250



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago