ER: [itzul] Por cada X (cantidad) de Y

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Api 22, 11:58:28, CEST 2005


Arrazoia! Bi gauza izan litezke:

"X euroko erosketa = prezio horretako produktua erostea"

edo

"X euroren erosketa = guztira diru hori balio du(t)ena(k) erostea".

Eta bigarren hori da orokorrena eta hor egokiena, zalantzarik gabe.

Beste joskera hori, berriz, espero ez nik asmatua EZ izatea! Honela irteten
zait niri:

gramo bakoitzeko
500 gramo bakoitzeko
500 gramo urdaiazpiko bakoitzeko

Jakina, "urdaiazpiko bakoitzeko" lotura uler liteke, baina segidakoak
argituko (ahal) du.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: GOIKOETXEA, IRATXE
Bidalia: ostirala, 2005.eko apirilak 22 11:44
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Por cada X (cantidad) de Y


Bai, euroren/euroko, alde batetik. Baina beste esaldi hau:

500 gr urdaiazpiko bakoitzeko????

"Hala biz eta kandelak pitz". Gustau jat. Zuk asmau dozu?




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago