[itzul] Hobe esan
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    Or, Api 22, 17:06:14, CEST 2005
    
    
  
	Jagoneteko kontsultetan begiratuz gero, hau irakur daiteke.
>>"Hobe" izenondoa denez, okerra da "hobe esanda" delakoa. Gramatika
batzordeak Leioako biltzarrerako prestatutako txostenean argitu zuen kontu
hori (ikus II.12. puntua).<<
	Txosten hartatik hona, ziurrenik, idazle onek (edo arduratsuek,
behintzat) alde batera utzi dute egitura okerra. Baina sasoi batean oso
modan egon zen, eta askok, euren belarrian arrotz egin arren, erabili egingo
zuten. Hizkuntzako modekin horrela gertatzen da. Belarrian min egiten
diguten hitzak, egiturak, esaldiak... milagarrenean geuk ere erabiltzen
ditugu.
Asier Larrinaga
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago