[itzul] Kaleetan jartzen diren errejistroetako tapak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Api 27, 10:44:10, CEST 2005


	Nik dakidala, oraindino Eusko Legebiltzarrak ez du <<saneamendu>>
hitzaren gaineko legerik prestatu. Beraz, ez dago ez debekurik, ez
derrigorrik.

	Gehiago ere esan dezaket, frogak aurkeztu beharrizanik gabe:
<<sano>> erroko hitzak ez direla euskal ondarekoak. Hortik aurrera, norberak
jakingo du.

	Nire iritzian, gauza bat da testu teknikoetan erabili beharreko
terminoa...

***************
TERMCAT
sanejament
<Gestió ambiental>  
ca  sanejament, m
es  saneamiento
fr  assainissement
en  sanitation
en  sewerage
Definicions 
ca: Acció de recollir, transportar, depurar i/o evacuar aigües pluvials o
residuals o els residus sòlids.
***************

...eta horretan nik ez daukat ezer esateko, eta beste gauza bat da
informazio-idatzi batean zer jarri behar den. Nire gusturako,
<<estolda-urak>> oso egokia da funtzio horretan, eta oraindino egokiagoa
(laburragoa delako) Jon Agirrek proposatu duena: <<estolda>>.

	(MANIFESTUA) Bada garaia herritar xeheok teknikarien berbakera
puztu, hanpatu, oihartzunik gabe, bihurri eta ulergaitzaren uztarpetik aska
gaitezen!!!((((Estolda bat zer da, ba, estolda bat ez bada?))))

	OHARRA: iruditzen zait <<argiteria publiko>> ez dela termino mailara
heltzen, gaztelaniaz <<alumbrado público>> esan arren. Ez da <<público>>,
"kalekoa" baizik.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago