[itzul] neska lagun
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Api 27, 16:28:43, CEST 2005
Zuzentzen ari naizen liburu batean maiz ageri da kontzeptu hori: hots,
andregai edo bizikide edo emaze esan nahi gabe, halako zer edo zer
adierazten duena.
Idazkerari dagokionez, berriz, "neska lagun", "neska-lagun",
"neskalagun" ikusi izan dut, gramatika eta pragmatika eta ohitura
kontuan hartuta, zein aholkatuko zenidakete?
X.
P.S. Gogoan izan horren parekoari irtenbide bera eman behar diogula:
"mutil lagun", "mutil-lagun", "mutilagun".
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago