[itzul] neska lagun
    Itzultzailea - Eibarko Udala 
    itzultzaile.ei a bildua eibar.net
       
    Ast, Api 28, 20:19:34, CEST 2005
    
    
  
Adieraziaren ingurukoa da oraingoa. Zuk zera diozu: "Zuzentzen ari naizen
liburu batean maiz ageri da kontzeptu hori: hots, andregai edo bizikide edo
emaze esan nahi gabe, halako zer edo zer adierazten duena." 
Behin edade batetik gorakooi, nahitan " zer edo zereko egoera" horretan
gaudenoi barregarrikeria iruditzen zaigu "neskalagun" edo "mutilagun"
esatea; idatzita ikusiz gero, barreak algara huts bilakatzen dira...
"andregai", "bizikide" edo "emaze" ere ez dira total normalak... "Nire
and(e)rea" edo "nire gizona" dira erabiltzen ditugunak, etxebarruan eta
etxetik kanpo, "senar" eta "emazte" paperdunendako utzita. 
Idazkerari dagokionez, berriz, "neska lagun", "neska-lagun", 
"neskalagun" ikusi izan dut, gramatika eta pragmatika eta ohitura 
kontuan hartuta, zein aholkatuko zenidakete?
X.
P.S. Gogoan izan horren parekoari irtenbide bera eman behar diogula: 
"mutil lagun", "mutil-lagun", "mutilagun".
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago