[itzul] Kixote, Kijote, Quixote

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Or, Api 29, 10:39:41, CEST 2005


On 05-api-29, at 09:38, Alfontso Mujika wrote:

> Gaztelaniaz 'Quijote' (lehen 'Quixote'), frantsesez, Ramonek 
> gogorarazi digun bezala, 'Quichotte'.
> Euskaraz, Txomin Agirre, Mirande eta Arestik 'Kijote' erabili zuten, 
> eta Berrondok ere, obra osoa euskaratu baitzuen, 'Kijote'. Azolak eta 
> Azurmendik 'Quijote' erabili zuten. Mitxelenak ere 'Quijote' idatzi 
> zuen (baina testuinguru berezi samarrean, literaturako obra gehiago 
> aipatzen baititu, eta bakoitza jatorrizko hizkuntzan idatzita ematen 
> ditu).

** Horrek frogatzen du ez dagoela tradiziorik, ez dagela forma bakar 
bat,  batik-bat "Kixote" forma ere gehitzen badugu.

> Euskarazko entziklopedietan -XX. mendearen azken hamarkadan 
> argitaratuak-, honela ageri da:
>
> Elhuyar hiztegi entziklopedikoa: 'Kixote Mantxako'
> Lur hiztegi entziklopedikoa: 'Don Kixote Mantxako' ageri da 
> irudi-oinetan. Testuan 'El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha' 
> ageri da, jatorrizko izena alegia, eta, gero, iruzkinean 'Kixotea' 
> aipatzen da behin eta berriro.
> Planeta entziklopedia: 'On Kixote Mantxako'
> Harluxeten Euskal Hiztegi Entziklopedikoa: 'Kixote Mantxako'

** Bai, joeraren bat dago,  baina garai batean, antzeko 
hiztegiek/entziklopediek euspañolezko "Txipre" ere jartzen zuten, 
baina, azkenean, Euskaltzaindia "Zipre" formaren alde agertu zen.  
Gainera, euskal entzlikopedietan, adibidez, "Pedro" jartzen dute, ez 
"Petri", Euskaltzaindiak hori onetsi badu ere , eta duela urte batzuk 
gainera (agian argitaldi berri-berrietan hori zuzendu da, baina ez 
daukat horren berri) . Azken batean, kontua ez dago hain argi.

>
> Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 
> eskola-liburuetako landu duen Onomastika lanean (Euskaltzaindiaren 
> oniritzi orokorra du, eta laster argitaratuko da) 'On Kixote 
> Mantxakoa' proposatzen da.

Oniritzi orokorra ez da oniritzi zehatza, kasu honetan ez behintzat. 
Euskaltzaindiak "Kixote" (edo Quixote edo Quijote edo Kijote edo 
Quichotte) ofizialki onetsi arte, auzia airean dago.

Mikel Morris


******************************************

Mikel Morris
Morris Academy, S.L.
Santa Marina 3 behekoa
Zarautz, Gipuzkoa
E-20800




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago