[itzul] ha devenido un acto firme y consentido
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Al, Abu 1, 12:15:31, CEST 2005
Niri, ordea, ez zait iruditzen "onartu" hitza orain gauza baterako eta gero
beste baterako erabil daitekeenik, dantzan batetik bestera, orain "aprobar",
gero "consentir". Horrelakoetan, euskaraz irakurtzean nahasmenak gertatzeko
arrisku handia izaten da, aurreko mezuan adierazi dudanaren ildokoa.
Egia da, dena den, esaldia --oraingoan-- osorik eman diguzunez,
testuinguruak "onartu"ren esanahia zehazten duela ("habida cuenta que no fue
recurrido en tiempo y forma por ninguno de los propietarios del ámbito").
Baina nire beldurra hauxe da: atzetik esaldi hori ("habida cuenta...")
etorri ez balitz, "onartu" erabili ezin eta beste hitz bat erabili behar
izatea. Alegia, termino bat adierazteko euskaraz hitz ezberdinak erabili
behar izatea, testuingurua dela-eta.
Ondo izan,
Xabier Aristegieta
----- Original Message -----
From: "itzul" <itzul a bildua hernani.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, August 01, 2005 11:18 AM
Subject: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido
Ba bai, kasu honetan behintzat, hala da, begira: Dicho acuerdo
administrativo ha devenido un acto firme y consentido habida cuenta que no
fue recurrido en tiempo y forma por ninguno de los propietarios del ámbito.
Gustatu zait "onartu" hori. Kontrakorik ez bada, halaxe jarriko dut.
Eskerrik asko denoi.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de z-nikolas a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes 1 de agosto de 2005 11:12
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido
Nik esango nuke "acto consentido" ez dela adostutako egintza, baizik eta
herritarrak garaiz errekurtso bidez aurkatu ez duelako, onartutzat jotzen
dena.
Horrenbestez, egintza irmoa eta onartua itzuliko nuke nik.
Zelai.
-----Mensaje original-----
De: itzul [mailto:itzul a bildua hernani.net]
Enviado el: lunes, 01 de agosto de 2005 10:05
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido
Egun on,
hain zuzen, nik ere "consentido" horrekin nuen zalantza handiena eta hori
zen galderaren arrazoia.
Kontua da paragrafoaren hasieran "Aho batez, puntu hauek adostu dira" jarri
dudala, eta horren ondoren datorrela "firme y consentido" hori. Horregatik,
ez nuen nahi jarri bi "adostu" elkarrengandik hain hurbil, eta gainera, nire
ustez behintzat, hain esanahi ezberdina izanda. Gazteleraz daukat lehenik
"se acuerdan los siguientes puntos" eta gero "consentido"; ederki bereizita,
beraz, biak. Euskaraz, ordea, biak "adostu" aditzarekin eman beharko al
ditut ba? Bestela, "Aho batez, puntu hauek erabaki dira" jarrita, libre
nengoke gero "irmo eta adostua" erabiltzeko, baina niri ere "conforme" edo
"de conformidad" esan nahi duela iruditzen zait, eta ez nago ziur "adostua"
hitzak hori jasotzen duenik.
Dena gehiago nahastu dudalakoan banago pixkat, baina ez dut oso argi
ikusten-eta.
Agian baten batek esan dezake "adostasun" ez dela "consentimiento", baizik
eta "conformidad". Ederki, eztabaida genezake. Baina bisturia dexente
zorroztuko genukeela iruditzen zait.
Xabier Aristegieta
----- Original Message -----
From: "Karlos del Olmo Serna" <zumareus a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, July 29, 2005 1:50 PM
Subject: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido
>
> Itzulpen memoria batean topatutakoa
>
>
>
>
>
> f) Cuando exista un acto firme y consentido que sea el fundamento
exclusivo del acto objeto de reclamación, cuando se recurra contra actos que
reproduzcan otros anteriores definitivos y firmes, o contra actos que sean
confirmatorios de otros consentidos, y cuando exista cosa juzgada.
>
> f) Erreklamatutako egintzaren oinarri esklusiboa aurrez onartua dagoen
egintza irmoa denean, aurrez izandako egintza behin betiko eta irmoen
berdinak diren egintzen aurkako errekurtsoa aurkezten denean, edo onartutako
beste jarduera batzuk baieztatzen dituzten egintzen aurka aurkezten
direnean, eta gauza epaitua dagoenean.
>
>
>
>
>
> ---------------------------------
>
> Correo Yahoo!
> Comprueba qué es nuevo, aquí
> http://correo.yahoo.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago