[itzul] ha devenido un acto firme y consentido

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Al, Abu 1, 14:59:14, CEST 2005


Orduan,
"egintza aurka egin gabe eta irmoa"?
"egintza aurka egin gabe eta, horregatik,irmoa"?
"egintza aurka egin ez zaiolako irmoa"?

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de z-nikolas a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 01 de agosto de 2005 14:22
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido


Ni ez naiz terminologian aditua, legearen irakurlea baino ez. Ikuspegi
horretatik, eta apaltasun osoz, esan behar dut nire ustez gaztelaniaz "acto
firme y consentido" termino bat dela , eta beharbada sintagma osoari bilatu
behar zaiola euskarazko ordaina, eta ez bakarrik, acto consentido-ri. 

Horrez gain, beste nabardura bat: nire ustez "acto consentido" delako da
"acto firme" , hau da, egintza irmoa  da inork edo dagokionak -hobeto
esateko- aurkatu ez duelako, eta hori da hain zuzen formula horrekin esan
nahi izaten dena. Izan ere, badira beste arrazoi batzuk egintza irmoa
bihurtzen dutenak, esaterako, egintzaren aurkako errekurtsoa ezesten denean
ere egintza irmoa bihurtzen da, egintza hori irmoa da, baina ez ordea
herritarrak onartua, bere desadostasuna errekurtso bidez azaldu baitu. 

Nik ikusi ditudan testuingurutan bi egoera horiek bereizteko erabiltzen da
formula hori.

Hala ere, esan bezala, ni ez naiz terminologian aditua, beraz adituagoak
zaretenak jakingo duzue hobeto ni baino zalantza horri irtenbide bilatzen 

Ez adiorik. Zelai






-----Mensaje original-----
De: Berasategi Zurutuza, Joxe M. [mailto:jmbera a bildua alava.net] 
Enviado el: lunes, 01 de agosto de 2005 14:04
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido

Beraz, "kontra/aurka egin gabea"???

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de z-nikolas a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 01 de agosto de 2005 11:12
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido


Nik esango nuke "acto consentido" ez dela adostutako egintza, baizik eta
herritarrak garaiz errekurtso bidez aurkatu ez duelako, onartutzat jotzen
dena.

	Horrenbestez, egintza irmoa eta onartua itzuliko nuke nik.

Zelai.

-----Mensaje original-----
De: itzul [mailto:itzul a bildua hernani.net] 
Enviado el: lunes, 01 de agosto de 2005 10:05
Para: ItzuL
Asunto: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido

Egun on, 
hain zuzen, nik ere "consentido" horrekin nuen zalantza handiena eta hori
zen galderaren arrazoia. 
Kontua da paragrafoaren hasieran "Aho batez, puntu hauek adostu dira" jarri
dudala, eta horren ondoren datorrela "firme y consentido" hori. Horregatik,
ez nuen nahi jarri bi "adostu" elkarrengandik hain hurbil, eta gainera, nire
ustez behintzat, hain esanahi ezberdina izanda. Gazteleraz daukat lehenik
"se acuerdan los siguientes puntos" eta gero "consentido"; ederki bereizita,
beraz, biak. Euskaraz, ordea, biak "adostu" aditzarekin eman beharko al
ditut ba? Bestela, "Aho batez, puntu hauek erabaki dira" jarrita, libre
nengoke gero "irmo eta adostua" erabiltzeko, baina niri ere "conforme" edo
"de conformidad" esan nahi duela iruditzen zait, eta ez nago ziur "adostua"
hitzak hori jasotzen duenik. 

Dena gehiago nahastu dudalakoan banago pixkat, baina ez dut oso argi
ikusten-eta.




Agian baten batek esan dezake "adostasun" ez dela "consentimiento", baizik
eta "conformidad". Ederki, eztabaida genezake. Baina bisturia dexente
zorroztuko genukeela iruditzen zait.

Xabier Aristegieta

----- Original Message ----- 
From: "Karlos del Olmo Serna" <zumareus a bildua yahoo.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, July 29, 2005 1:50 PM
Subject: RE: [itzul] ha devenido un acto firme y consentido


>
> Itzulpen memoria batean topatutakoa
>
>
>
>
>
> f) Cuando exista un acto firme y consentido que sea el fundamento
exclusivo del acto objeto de reclamación, cuando se recurra contra actos que
reproduzcan otros anteriores definitivos y firmes, o contra actos que sean
confirmatorios de otros consentidos, y cuando exista cosa juzgada.
>
> f) Erreklamatutako egintzaren oinarri esklusiboa aurrez onartua dagoen
egintza irmoa denean, aurrez izandako egintza behin betiko eta irmoen
berdinak diren egintzen aurkako errekurtsoa aurkezten denean, edo onartutako
beste jarduera batzuk baieztatzen dituzten egintzen aurka aurkezten
direnean, eta gauza epaitua dagoenean.
>
>
>
>
>
> ---------------------------------
>
> Correo Yahoo!
> Comprueba qué es nuevo, aquí
> http://correo.yahoo.es



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago