[itzul] ha devenido un acto firme y consentido
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
Al, Abu 1, 16:08:40, CEST 2005
Iepa. Uste dut (ni ere ez naiz terminologoa baina) Zelaik arrazoi duela eta
'acto firme y consentido' hori batera hartu behar dela unitate gisa
(terminoa da, nire 'senaren' arabera). Horren haritik, zenbait zertzelada:
1. Neurri batean hortik datorke Xabierrek hasiera-hasieratik ikusitako
eragozpen bat: "aldez aurretik onartutako egintza irmo" sintagmari ikusi
dion arazoa (berak esplikatua).
2. Xabierren bigarren eragozpena ("onartu"ren polisemia, nolabait esateko)
leundu egiten du unitate finko gisa funtzionatzeak, nire ustez: "egintza
irmo eta onartua". Nolanahi ere, beharbada pentsa daiteke "onetsi" edo
halakoren bat erabiltzea komeni ote den ere.
3. Ez nuke joko, Joxe Mariren azken mezuko bidetik, ez izenondoen
hurrenkera aldatzera ("... eta irmoa"), ez kausa-ondorio harremana
esplizitatzera (esandakoaren arabera harreman horren zantzuak izanik ere):
"-elako irmoa" eta abar. Nire iritzia da, jakina, eta eztabaidagarria,
noski.
4. Hainbestera jo gabe, hori bai, bi izenondoen lotura estuena adierazten
duen moldea hautatuko nuke: "egintza irmo eta onartua", eta ez "egintza
irmoa eta onartua".
5. (Lekuz kanpokoa, eta abuztuko nekeak arintzen saiatzea beste xederik ez
duena): seguru zaudete ez dela "acto firme y con sentido"? :-)
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago