[itzul] Unión Patriótica

aztiri aztiri a bildua futurnet.es
Ost, Abu 3, 13:15:11, CEST 2005


Bai, hobe izango da bere horretan uztea. Halaxe egingo dut. Eskerrik asko.
Edurne

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER escribió:

>	Uste dut EIMAren "Onomastika" liburuko 22. orrialdeko aholkuari
>jarrai diezaiokezula:
>
><<Jatorrizko herrialdean idazten diren bezala zabaldu dira nazioartean
>hainbat izendapen [...].
>[...] hau da gomendioa [...]:
>Der Blaue Reiter (<<Zaldun Urdina>>) [...]>>.
>
>[[Alemanezko hitzak letra etzanean datoz, baina hemen ezin dut hori
>erreproduzitu.]]
>
>	Ezin da esan "Unión Patriótica" jatorrizko hizkuntzan zabaldu dela
>nazioartean, baina uste dut ez duela merezi itzultzea. Hortaz:
>
>	Unión Patriótica (<<Batasun Abertzalea>>)
>
>[[Gaztelaniazko hitzak letra etzanean.]]
>
>Asier Larrinaga
>
>
>  
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago