RE: [itzul] Unión Patriótica
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Abu 3, 12:55:56, CEST 2005
Uste dut EIMAren "Onomastika" liburuko 22. orrialdeko aholkuari
jarrai diezaiokezula:
<<Jatorrizko herrialdean idazten diren bezala zabaldu dira nazioartean
hainbat izendapen [...].
[...] hau da gomendioa [...]:
Der Blaue Reiter (<<Zaldun Urdina>>) [...]>>.
[[Alemanezko hitzak letra etzanean datoz, baina hemen ezin dut hori
erreproduzitu.]]
Ezin da esan "Unión Patriótica" jatorrizko hizkuntzan zabaldu dela
nazioartean, baina uste dut ez duela merezi itzultzea. Hortaz:
Unión Patriótica (<<Batasun Abertzalea>>)
[[Gaztelaniazko hitzak letra etzanean.]]
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago