[itzul] 6.000 poliziatik gora ala 6.000tik gora polizia

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Abu 4, 15:40:02, CEST 2005


Anttonek esan duen moduan, oso-oso adierazgarria da EGLUn, erabilera hori
ilustratzeko, Berriaren adibidea erabiltzea. Izan ere, EGLUn, sistematikoki,
literaturako adibideak erabiltzen dira. Kasu horretan, ordea, adibide
bakarra dago, eta ez da literaturakoa. Zergatik? Anttonek eta Asierrek esan
duten moduan, egitura hori ez delako tradizioduna.

Gainera, Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak berak, EGLU arrgitaratu baino
lehen, zalantzan jarria zuen '6.000tik gora polizia' egitura. 'Euskera'
aldizkarian argitaratuta dago, 40. liburukian (1995, 2-3), 1080. orrialdean:

<<-TIK GORA egiturak badirudi absolutiborako balio dezakeela baina ez
bestetarako: '5.000 ikasletik gora sartu dira' baina ez '*5.000 ikasletik
gorak egin dute opor'; ? '5.000tik gora ikaslek...'>>.

Gerora, zalantza hori baztertu egin zuten, antza, baina ez dakigu zergatik.
Tradizioari erreparatuta, behintzat, garbi dago egitura jatorra '6.000
poliziatik gora' dela.

Nire ustez zalantzazkoa da '6.000tik gora polizia' egitura, baina
zalantzarik ez dago abantailak badituena, absolutiboa ez den gainerako
kasuetan erabiltzeko aukera ematen baitu.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de maria
Enviado el: jueves, 04 de agosto de 2005 14:29
Para: itzul
Asunto: [itzul] 6.000 poliziatik gora ala 6.000tik gora polizia


kaixo,
gehienak ere oporretan izango zerate, baina ea inork laguntzen didan
aspalditxotik daukaten zalantza bat argitzen.
gaurko berrian "6.000 poliziatik gora ari dira Londresko kaleak zaintzen,
eraso gehiagoren beldur" agertzen da, eta jakin nahiko nuke ez ote den
zuzenagoa "6.000tik gora polizia" esatea, biak zuzenak diren ala zer?
eskerrik asko aldez aurretik,
ondo izan,
maria




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago