[itzul] 6.000 poliziatik gora ala 6.000tik gora polizia

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Abu 4, 15:22:05, CEST 2005


Nire iritzia da '6.000 poliziatik gora' dela adierazpide arruntena, baina
jakin badakit Euskaldunon Egunkarian, eta orain Berrian ere, bestea ere
(6.000tik gora polizia) erabili izan dutela.

Euskaltzaindiaren EGLU-V liburuan azaldu da gai hau, 419-420 orrialdeetan,
eta '6.000tik gora polizia' moduko egituraren adibide bakarra, hain zuzen
ere, Euskaldunon Egunkaria-koa da.

OEH-ren testu-corpusean, erabilera horren adibide bakarra aurkitu dut:

Ogeitik gora osagille edo osagille antzeko etorri yakozan jauregira,
alabearen azur ori atarateko prest

Lehen egiturako adibideak, berriz, ugariak dira:

ogei milla pezetatik gora
Hogei urtetik gora
Larogei ta amar milla durotik gora
amabi urtetik gora
URTEAN 1000 ORRIALDETIK GORA
amabi illabetetik gora
sei illabetetik gora
Larogei arruatik gora
sei errealtik gora
berreun azotetik gora
larogei bat kilotik gora
bi metrotik gora
ogei urtetik gora
ehun kantutik gora
Larogei ta amar milla durotik gora

Asierrek azaldu duen bezala, badirudi '6.000tik gora polizia' modukoak
berriagoak direla. Ereduzko prosaren corpusean behintzat badira adibide
batzuk:

"2000tik gora etxe uholdez hartuak" (Naturaren mintzoa, Pello Zabala)
"Bestela, berrehunetik gora metraila zauri ei zituen" (Hemingway eta
euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez)
"hamar milatik gora soldadu bizi omen zen!" (hamar milatik gora soldadu bizi
omen zen!)
"Eta milatik gora liburu argitaratzen dira urtero" (Oilarraren promesa, Joan
Mari Irigoien)
"laurogeita hamarretik gora urte zituela hil zen" (Sistema periodikoa, Primo
Levi / Juan Garzia)
"Madonna di Rosa eta Prodoloneko herrietatik hiru milatik gora
manifestalariak iritsi aurretik" (Gauza baten ametsa, Pier Paolo Pasolini /
Josu Zabaleta)
"Hamar milatik gora ebakuntza egin ziren Estatu Batuetan" (Antropologo bat
Marten, Oliver Sacks / Xabier Olarra)
" berrehunetik gora pote zeuzkan oinarrizko osagaiez hornituak" (Odolbildua,
Josu Landa)


-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de maria
Enviado el: jueves, 04 de agosto de 2005 14:29
Para: itzul
Asunto: [itzul] 6.000 poliziatik gora ala 6.000tik gora polizia


kaixo,
gehienak ere oporretan izango zerate, baina ea inork laguntzen didan
aspalditxotik daukaten zalantza bat argitzen.
gaurko berrian "6.000 poliziatik gora ari dira Londresko kaleak zaintzen,
eraso gehiagoren beldur" agertzen da, eta jakin nahiko nuke ez ote den
zuzenagoa "6.000tik gora polizia" esatea, biak zuzenak diren ala zer?
eskerrik asko aldez aurretik,
ondo izan,
maria




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago