[itzul] resbaladizo
itzul
itzul a bildua hernani.net
Al, Abu 8, 11:03:30, CEST 2005
Lurra "resbaladizo" egon eta erori naizenetan, lurra labaina zegoelako erori izan naiz. Nik ere uste dut -kor gehitu beharrik gabe ere ederki ulertzen dela, eta niri ezagunago ere egiten zait, naturalago.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Jabier Zabaleta
Enviado el: lunes, 08 de agosto de 2005 10:57
Para: ItzuL zerrenda <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] resbaladizo
05/08/08 10:35an karlos_del_olmo a bildua donostia.orgk
> Irudizko erabileran ere _labainkor_ erabiltzen da, besteak beste.
"labain" ere bai, izenondo gisa. Irudipena dut, gainera, erabiliagoa dela
"labainkor" baino.
Ahozkoan, behintzat "lur labainetan sartu zara" modukoak normalagoak dira
gure inguruan "lur labainkorretan..." modukoak baino. Euskararen corpusean
begiratuta ere, badirudi "labainkor" hitzaren agerpenak nahiko berriak
direla gehienak. "labain", berriz, gehiagotan azaldu izan da, eta testu
zaharragoetan.
Ondo-ondo bizi.
<Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
943 13 44 09
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago