[itzul] 6.000 poliziatik gora ala 6.000tik gora polizia

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Abu 8, 16:11:38, CEST 2005


	Ematen du kopurua graduatzeko egituretan sintagma ixten duena
postposizioa dela. Horrekin bat dator Patxik batutako adibide hau:

	<<hamabi lejione baino gehiago aingeru>>.

	Hamabi baino gehiago legioak dira. Ohiko moduan esanda, beraz.

	Nolanahi ere, ezin dut ezikusiarena egin beste adibideen aurrean:
<<behar baino gehiago apez>> (Patxik, gaurko mezuan), eta <<ogeitik gora
osagille edo osagille antzeko>> (Antton Gurrutxagak, lehengo egunean).

	Beharbada, bitxikeriak baino ez dira. Anttonen adibidean, esaterako,
ematen du kateak behartu duela ezohiko ordenamendua (<<osagille edo osagille
antzeko>>).

	Beharbada, kontrako frogak dira, orain arte ontzat eman ditugun
arauak gezurtatzen dituztenak.

	Baten batek gramatika-arauok deskubritzeko eta deskribatzeko
interesa izanez gero, ezingo ditu adibide horiek aintzat hartu barik utzi.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago