[itzul] Escampavia
txema
txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Abu 10, 11:38:57, CEST 2005
Bietan lehenengoa iruditzen zait egoki eta ulergarriagoa, potin
irakurtzerakoan gilarik gabeko txalupatxoa etortzen baitzait burura
ezinbestean (eta oker, antza), eta gainera "potin ontzi aurreko" segida
horretan potina beste ontzi baten barruko brankan dagoela ere uler daiteke.
Txalupa bide-erakusleren ordez batel erabil dezakezu agian, beste txalupatik
bereizteko (ez du zertan gaur egun estropadetan lau arraunlariz eta patroiaz
osaturiko ontzia izan; handiagoei ere esan izan zaie eta esaten zaie
oraindik ere batel, arrantza txikirako motordunak barnean hartuta).
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, August 10, 2005 9:15 AM
Subject: Re: [itzul] Escampavia
> Mila esker «escampavía» argitu eta itzultzeko eman diguzuen
> laguntzagatik. Batzuenak et abesteenak entzunda gero, bi irtenbide hauek
> otu zaizkigu (esaldia osorik doa, egoera hobeki uler dezazuen):
>
> 1 - Estropadan “Nautilus” ontziko txalupa bat eta Getariako txalupa
> “bide-erakusle” bat erabili zituzten.
>
> 2 - Estropadan “Nautilus” ontziko txalupa bat eta Getariako potin “ontzi
> aurreko” bat erabili zituzten.
>
> Bietatik zein hobetsiko zenukete? Zein iruditzen zaizue ulergarriago?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago