[itzul] animalien soinuak
Xan
xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Ast, Abu 18, 17:20:47, CEST 2005
Traducciones CCI Itzulpenak idatzi du:
>Ba al dago hiztegi edo zerrenda estandarrik soinu horiek biltzen duenik?
>
>
Aipatu erreferentzia eta hiztegiak aparte
* Napartheid aldizkarikoek argitaratu zuten azantza zerrenda luzea,
zenbakiaren erreferentzia galdu dut.
* "Le cri des animaux et choses relatives aux animaux" in Aranart
Philippe; Lafitte, Piarres. /Vocabulaire français-basque/. Ikas,
s.a. 26. or.
*
Irusta, Antton. /Autu-mautuan/. Bilbo : Gero-Mensajero, 2001.
(Saski-naski). 23-26 or. (zerrenda luzea dakar)
* Lertxundi, Anjel; Arrizabalaga, Iosu; Martiartu, Maria Pilar.
/Irakur 3/. Bilbo : Mensajero, 1980. (Irakur, 3). 122. or.
* Ikastira
>Soinuak anamalia bakoitzaren ondoan jartzen lagunduko, mesedez?
>
Ahatea: karra(n)ka, ua-ua, piu piu, kua
Astoa: arrantza, zinka, aaaaa
Behia: marrua, marrum
Igela: kroaka, kroa
Katua: ñauz, miauz, ñaukaz, marrakaz ari da, miau
Oilarra: kukurruku
Txakurra: errauntsia, hauma, sainga, txanpa, zaunka, zaunk-zaunk
Txerria: kurrinka, kurrin-kurrin
Txoria: txorrotxioa, txio-txio
Zaldia: irrintzi(na), ijijiji
Xan Othaburu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago