[itzul] kultura enpresariala / enpresa-kultura
maria
maria2 a bildua euskalnet.net
Or, Abu 19, 09:54:02, CEST 2005
kaixo denoi,
ea asmatzen dedan buruan daukadan zalantzatxo bat azaltzen.
euskeraz izenaren ondoan adjektiboa beharrean izen-elkarketa ere erabili daiteke, baina ez beti, nere iritziz, eta hortxe daukat zalantza.
adibidez:
nazio-manifestazia ala manifestazio nazionala, EH osoko manifestazioa...
enpresa-kultura ala kultura enpresariala, enpresaren inguruko kultura...
gizarte-erantzukizuna ala erantzukizun soziala, gizartearekiko erantzukizuna...
alegia, iruditzen zait gaztelaniaz izena + adj. dagoen guztietan adj. hori ezin dela automatikoki izenaren aurrean jarri, hitz elkartu bat osatzeko, batzuetan izen bihurtutako adjektibo horrek kalifikatu egiten duelako aurretik zuen izena, eta ez da, beraz, izen horren objetkua.
tira, ez det uste oso ondo aurkeztu dedanik nere zalantza, baina jarritako adibideetan pentsatzen det ulertzen dela zer esan nahi dedan.
zer iritzi dezute horren inguruan?
eskerrik asko
maria
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago